Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Beasaingo kiroldegiak astelehenean irekiko ditu kanpoko igerilekuko ateak

udalak uda kanpaina ri hasiera emango dio; hiru hilabetez luzatuko da, irailaren 13a bitartean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

beasain. Beasaingo Antzizar kiroldegiak ekainaren 15ean, astelehen honetan irekiko ditu kanpoko igerilekuko ateak.

Goizeko 10.00etatik 20.00ak arte izango dute kiroldegiko erabiltzaileek estali gabeko igerilekuak erabili eta gozatzeko aukera. 3.000 metro karratuko berdegune naturala, neurri desberdineko ur putzu (igerileku handia, ertaina eta txikia) eta taberna zerbitzua izango dituzte aurten bigarren aldiz eskura. Kanpoko igerilekuak soilik ez, kiroldegiko erabiltzaileek barruko instalakuntzetako gune guztiak ere erabili ahal izango dituzte, salbuespenik egin gabe.

Antzizar kiroldegiko bazkideek ez dute sarrera ordaindu beharrik izango. Bazkide ez direnek eta udako hilabeteetan zehar estali gabeko igerilekuak erabili nahi dutenek, berriz, denboraldiko bazkide txartela atera beharko dute.

Gisa honetara uda kanpainari hasiera emango dio Beasaingo Udalak. Irailaren 13a arte luzatuko da, hiru hilabetez. >i.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |