Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

EGA offline

Ordiziako Jakintza ikastolako Batxilergoko ikasleei euskara irakasteko sortu zuen blogetik EGAko 2008ko azterketen ereduak kentzera behartu dute Maite Goñi irakaslea

EGAko azterketen ereduak, 'Euskaljakintza' webgunean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

BERRIAK laster zabaltzen dira Interneten. Hala gertatu da berriki Ordiziako Jakintza ikastolako Maite Goñi irakasleari gertatu zaionarekin. Batxilergoko ikasleei euskara irakasteko sortu zuen Euskaljakintza blog hezitzailean -2007an Estatu mailako Espiral sarietan irabazle suertatu zen ekimen berritzaileen artean- Goñik berak ematen du gertatutakoaren berri:

"Gaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jaso-tzean: EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak 'bere ibilbidea egin arte' ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean", jaso du web orrian bertan.

Berriak oihartzun handia izan du blogarien artean. Goñik azaltzen duen bezala, ikasleek Euskararen Gaitasun Agiriko proben ereduak landu ahal izateko, 2008ko azterketetako galdera-erantzunak zintzilikatu zituen Euskaljakintzan . Baina Eusko Jaurlaritzak saretik kentzeko eskatu dio, material horiek salmentan jartzen baitira.

Irakasle ordiziarraren esanetan, "jasotako argudioekin bat etorri ez arren", erabakia onartu beharrean aurkitzen da. "Egindako lana eta materialaren baliogarritasuna aitortuta, ez al luke Administrazioak berak material hori denon eskura doan ipini behar? Hainbeste ordu, lan, giza eta ekonomia baliabide gure herrian euskara eta teknologia berriak sustatzeko, eta trabak ipini behar al dizkiogu bi horiek uztar-tzen dituen egitasmo eskuzabal bati?", itaun egiten du Goñik berak sortutako blogean.

Sarean pixka bat kuxkuxeatu duenak erraz ikus dezake kontu honek Interneten sortu duen erreakzio zerrenda luzea. Horietako gune batean, Sustatu.com gunean, hala laburbildu dute euskal blogarien sentimendua: zaila da ulertzen herri-administrazioaren jarrera hau.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
2008ko probak jasotzen dituen liburuak "bere ibilbidea egin arte" ezingo ditu sarean jarri galdera-erantzunak
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |