Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Zuzeneko "fresko" eta "zintzoa" eskainiko du gaur Lugaritzen Rafa Ruedak

musikariak 'zuhaitz okerretan gora' bere azken lana aurkeztuko du 21.00etatik aurrera

Rafa Rueda.argazkia: ruben plaza

cristina tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Duela bi edo hiru urte etorri zen Rafa Rueda (Mungia, 1972) azkeneko aldiz Donostiara. Aurreko diskoa aurkeztu zuen Lugaritzen eta gaur Zuhaitz okerretan gora bere azken lana leku berean aurkeztuko du. Kontzertua 21.00etan hasiko da eta sarrerak hamar euro balio du.

Diskoan pop-rock estiloa landu duela dio Ruedak eta zuzeneko berezia eskaini nahi omen du. "Grabazioa Estatu Batuetako musikariekin egin nuen -Fernando Saunders baxujolea horien artean dago- baina kontzertuetan beste zenbait lagunekin lan egiten dut", adierazi zuen atzo Donostian egindako prentsaurrekoan.

Horregatik, zuzenekoa zerbait "diferentea" dela azpimarratu zuen musikariak. "Freskoa" eta "zintzoa". "Inprobisazio asko dago eta ez da inoiz kantu berdina ateratzen", gaineratu zuen. Gaurko emanaldian Joseba Irazoki (gitarra) Nacho Beltrán (bateria) eta David González (baxua) ere arituko dira.

Ruedak adierazi zuenez, kon-tzertuak dira aurreko lanari "zen-tzua ematen diena". "Diskoaren prozesua oso neketsua da eta ez baduzu jendaurrean aurkezten ez du ezertarako balio", erantsi zuen. Ildo horretan, Mungiako musikariak bere lanbideak "exhibizionismo puntu bat" daukala adierazi zuen.

ez da superstar batZuhaitz okerretan gora diskoan Mungiakoak ekoizle lanetan ibili da eta esperientzia "oso positiboa" izan dela esan zuen. "Hurbiltasun berezi bat sentitu dut. Eroslearen eta nire arteko distantzia asko murriztu da. Publikoari eskura eman diot diskoa eta oso esperientzia aberasgarria izan da".

Horretaz gain, bere burua ez duela superstar bat bezala ikusten esplikatu zuen eta hala ere orain arte emandako zuzenekoetan publikoaren "berotasuna" somatu zuela aipatu zuen Ruedak.

"Bai ni eta bai nire taldekideek oso zintzoak garela uste dut eta jendeak hori eskertzen du. Baita nik ere. Azken finean hori da musikaren gehien gustatzen zaidan alorra", azpimarratu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |