Azpeitiko merkatari elkarteak izen eta irudi berriak aurkeztu ditu
Gabonetako kanpaina abian jarri dute dagoeneko eta 122 saltokik hartuko dute parte egitasmo honetan
Azpeitia. Herriko merkatariek osatutako elkarte berriak izena eta irudia ditu dagoeneko. Honela, aurrerantzean Bertan deituko da Azpeitiko elkartea eta logotipoari dagokionez, berriz, elkartearen izena geziz inguratuta izango da. "Eztabaida izan genuen arren beste bi proposamenekin batera, Bertan izenarekin gelditu ginen, hitz bakar batekin gauza asko esaten dituelako eta joko desberdinak ahalbide-tzen ditu", azaldu zuen elkarteko lehendakari den Jose Luis Legarda-Ereñok.