Zerbitzu berriaAzkue eta Biele enpresekin lortutako akordioari esker eskainiko da
Egitasmoak 36.000 euroko aurrekontua du eta Udalak herena ordainduko du, beste bi tailerrek bezala
Azpeitia. Urrestillarako bidean dauden enpresa desberdinetara joateko autobus zerbitzu berria jarriko du abian Azpeitiko Udalak urtarrilaren 7an. Hala esan zuten udal arduradunek eta, langileentzat zuzendutako ekimena den arren, herritar guztiek ere erabili ahal izango duten zerbitzua eskainiko dute elkarlanean Udalak eta Biele eta Azkue enpresek.