Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Teilatua eta ganbara berritzeko lanak hasi dituzte Segurako udaletxean

bi hilabete inguru beharko dituzte obrak amaitzeko

Mediku Etxea berritu eta bertan haurreskola jartzeko lanak ere lehen bait lehen hasiko dituzte

Segurako udaletxea, inguruan oinezkoak babesteko hesia jarrita.argazkia: i.m.

itziar mujika enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

segura. Atzo hasi ziren Seguran udaletxea berritzeko lanak. Teilatua eta ganbara eraberritzea izango da Udalaren helburu nagusia, eta eraikinaren aleroia berritzeko asmoa ere izango da. "Dena ondo joanez gero, eta oraingoz hala doa, igogailua ere jarriko dugu", esan zuen atzo Maixabel Telleria Segurako alkateak.

Oraingoz, eta atzo hasitako lanetan aurreikusi dutenez, eraikinaren teilatua, ganbara eta aleroia berrituko dituzte. Guztira, 178.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lanek, eta Goitu enpresa izango da hauen arduraduna, Ordiziako udaletxea berritzen ari den bera. Lanek hilabete eta erdi edota bi hilabez luzatuko dira gehienez, Maixabel Telleria Segurako alkatearen esanetan. "Eguraldiak ere zeresan handia izango horretan", esan zuen Telleriak.

Bere hitzetan, aurrera begira buruan duten helburua pixkanaka udaletxe guztia berritzea da, baina oraindik ere airean dago proiektua: "Ikusi egin beharko da zenbat diru jasotzen dugun, edota gauzak nola joaten diren", esan zuen. Izan ere, udaletxean bertan daude artxibo historikoa eta Par-tzoneriako artxiboa. "Hori berri-tzea oso garestia da, eta ikusi egin beharko dugu etorkizunean zer egin dezakegun eta zer ez", esan zuen Telleriak.

Ez da, ordea, udaletxea berri-tzeko proiektua Seguran buruan duten bakarra. Mediku Etxea deitutako eraikina goitik behera berrituko dute, eta haur eskola kokatuko dute bertan, behin lanak amaitutakoan.

Herritarrengandik etorri den ekimena izan da hau: "Haur asko jaio- tzen ari da, eta gurasoen aldetik etorri da eskakizuna", esan zuen Telleriak atzo gai honen inguruan. Egun, beheko eskoletan eskaintzen da zerbitzu hau, baina txiki gera- tzen ari da lekua.

Mediku Etxea berritutakoan, bi gela izango dira haur eskolako zerbitzua eskaintzeko, eta erabilera anitzeko beste gela bat ere izango da bertan. Igogailua ere jarriko da eraikinean, berritzerako garaian. Egun, herriko zenbait taldek egiten dituzte bilerak bertan. Behin lanak hasitakoan, anbulatorioan biltzeko aukera izango dute hauek. "Herritarrak gustura daude lan hauekin. Herria handitzen ari da pixkanaka, eta horri erantzuna ematen jakin behar dugu", adierazi zuen Telleriak.

Izan ere, aurrera begira, lan asko dituzte esku artean Segurako Udalean. Xesteriko etxebizitzen lehendabiziko fasea amaituta dago jadanik eta Zerkaldea berritzeko asmoa ere buruan dute. Aparkalekuak atera nahi dituzte bertan. Kale Nagusia konpontzeko gogoa ere badute, baina oraindik ezaugarri asko zehaztu beharrean aurkitzen da proiektu hori.

"Oraindik gauza asko ditugu pentsatzeko, baina etorkizunean egiteko asmoa dugun lanetako ba-tzuk dira horiek", jakinarazi zuen Telleriak. Oraingoz, Xesterin eraikitzen ari diren etxebizitzak eta udaletxea konpontzeko lanak dira egiten ari direnak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Goitu enpresa izango da proiektuaren arduraduna, 178.000 euroko aurrekontua izango du horretarako
Oraindik zehazteko dago nola, baina etorkizunean eraikin osoa berritzea da Udalaren nahia
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |