Herriko emakumeen jarduera tasa (%43) Urola Kostakoa baino baxuagoa da (%63)
zumaia. Zumaiako Udalak berdintasun diagnosia egingo du datozen hilabeteetan. Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren erretratua egitea du helburu, ondoren Berdintasun Plana garatzeko. Horretarako herritarren partaidetza beharrezkoa dela nabarmendu zuten Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Fondo Formación Euskadi enpresako teknikariek. Apirilerako amaituko dute diagnosia.