Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Andoaingo Euskalduna Mendigoizale Taldea bere Mendi Astean murgilduta dago

Bihartik larunbatera ikus-entzunezkoak izango dira elkartearen egoitzan eta igandean, txangoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Atzo abian jarri zuten XLIV. Mendi Asteko programazioan murgilduta, Andoaingo Euskalduna Mendigoizale Taldeak bere bazkideen ohiko bilera antolatu du gaurko. Hitzordua, 20.00etan jarri dute. Mendi Asteari dagokionez, hainbat jarduera izango dira aukeran datorren larunbata bitartean.

Juan Vallejo mendizaleak Karakorum mendiari buruz eginiko ikus-entzunezko lanarekin ekin zioten atzo bihartik aurrera jarraipena izango duen Mendi Asteari.

Bihar, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen txanda izango da. Biek, Indonesian barrena eginiko ibilaldiaren irudiak eskainiko dituzte eta mendi elkartearen egoi-tzara gerturatzen direnek kultura eta paisaia ezezagunak deskubri-tzeko parada izango dute.

Ostegunerako, aldiz, Angel Jose Martinez eta Koldo Alavak Euskal Herriko kainoi eta amildegien inguruan eginiko lanaren aurkezpena iragarri dute antolatzaileek. Ostiralean, Arkaitz Lasa izango da gonbidatua eta Pico Comunismo emanaldia izango da ikusgai.

Emanaldiak amaitzeko, bi proiekzio izango dira larunbatean. Lehenik eta behin, Jose Mari Roblesen eskutik, Euskalduna Mendigoizale Taldeak urtean zehar eginiko txangoen irudiak eskainiko dituzte. Ondoren, Carlos Alejosek Jaizkibel inguruko kostari buruzkoa emango dute.

Astean zeharreko ikus-entzunezko emanaldi guztiak 20.00etan elkartearen egoitzan (Kale Nagusia 31 bis) izango dira. Larunbateko jarduera, aldiz, 18.00etan hasiko da. Gainera, Adelaida Ruiz de Larrinagak egindako maketak ikusgai egongo dira aste osoan.

Mendi Asteari agur esateko, igandean ibilaldia egingo dute San Migeletik barrena (Artxueta, Burnigurutze, Iribas eta Astizera igoera). Bestalde, hilaren 30ean ohiko irteerei ekingo diete berriro ere. Egun horretan, Urgoiti, Lekanda, Pagomakurre eta Zeanuri bisitatuko dituzte. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |