hamabost urte dira Ramoni Lopetegi eta Joxe Antonio Iparragirrek Zerainen Otatza sagardotegia ireki zutenetik. Hamalau txotx denboraldi egin dituzte sagardotegiaren buruzagitzan, eta hamabosgarrena egiteko prest daude jada. 65 urteen muga pasa dute aurten biek eta, gaur, Gipuzkoako Sagardozale Elkarteak Donostian antolatutako Sagardo Egunean omenaldia egingo die, muga bera pasa duten beste lau sagardozalerekin batera.