Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Itziar Alduntzin, Kontxako Gizonezkoen BanderareN JOSTUNA

"Bandera egiteko 300 eta 400 ordu artean behar izaten ditut "

18 urte daramatza Itziar Alduntzinek Kontxako Bandera josten. Urte mordoa igaro da, baina ilusiorik ez du galdu emakume honek eta, urtero, irabazleek berak egindako bandera eskuetan daramatela ikustean, oso harro sentitzen da denbora honetan guztian zehar egindako lanaz

Itziar Alduntzin bere Singer makina zaharrarekin josten.argazkia: ruben plaza

andere santisteban enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia.1990. urtetik daramazu Kontxako Bandera egiten. Zure aurretik Maruja Carballo aritu zen eta harengandik ikasi zenuen zuk, bere tailerrean aritu ondoren. Zer erakutsi zizun hark? Nolatan hasi zinen zu bandera egiten?

1990. urtetik daramat Bandera nik bakarrik egiten. Maruja Carballok izan zuen ardura hori nik baino lehen, hogei urte luzeren buruan. Maruja Carballoren tailerrean hasi nintzen lanean 17 urterekin eta josten trebea nintzela eta, haiekin geratu nintzen. Haiek erakutsi zidaten orain dakidan guztia.

Bandera bordatuta dago bere osotasunean, hizkiak eta baita ezkotua ere. Denbora luzea behar izango zenuen hori egiteko.

Bai, hilabete oso bat beharrezko izaten dut. Ordu asko dira guztira, 300 edo 400 inguru. Oso handia da gainera Bandera, 250x175 zentimetrokoa. Ezkotua eta letrak handiak egin behar dira eta, beraz, bi pertsona beharrezkoak gara lanerako.

Zein zailtasunekin egin duzu topo Bandera egiterako orduan?

Zailtasun handiena bandera garbi eta zuri mantentzea izaten da. Josteko makina Singer zahar batekin egin ohi dut lan eta bandera oso handia denez, kontu handiz ibili behar izaten dut oihalak korrea eta lurra uki ez ditzan. Bandera bukatzean ezin izaten dut garbitu eta zuri entregatu behar diet irabazleei.

Zein prezio izan ohi du Banderak?

500 euro ordaindu behar izaten ditut guztira oihalaren eta harien ordainetan. Hala ere, gerora diru hori guztia Donostia Kulturak itzuli egiten dit.

Zer sentitzen duzu urtero irabazleek zure bandera eskuetan dutela ikustean?

Irabazleak kaian sartzean, nik egindako bandera eskuetan dutela eta bertaratutako guztiek bandera ukitu eta besarkatu nahi dutela ikustean, denbora honetan guztian zehar egindako lanaz harro sentitzen naiz.

Aurten ere emakumeen Bandera izango dugu. Nolatan ez zara zu izango horren egilea? Ba al dakizu zein ezaugarri izango dituen?

Ez, pena handia dut baina ezingo dut emakumeen Banderaren egilea izan aurten. Donostia Kulturatik berandu deitu zidaten, uztaila bukaeran hain zuzen, eta ni oporretara nindoan orduantxe. Horrez gain, beste bandera bat egiteko konpromisoa nuen eta hura bukatu behar nuen lehenik eta behin. Bandera berriaren itxurari dagokionez, bestalde, gizonezkoenaren oso antzekoa izango dela esan zidaten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
LAS FRASES
izan aurten"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |