Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Mikel Errazkin, Sorotan Bele taldeko musikari ohia, hil da

osasun arazoakzituen 90eko hamarkadan arrakasta itzela lortu zuen taldeko kide ohiak

Sorotan Bele taldea, 90eko hamarkadan.argazkia: n.g

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Atzokoa dolu eguna izan zen euskal kultura eta musikarentzat. Goizean zabaldu zen Sorotan Beleko sortzaileetako baten heriotzaren berria. Mikel Errazkin atzo zendu zen osasun arazoen ondorioz. Taldearen ezaugarri nabarmenen artean folka eta doinu zeltak uztartzea zegoen eta izugarrizko arrakasta lortu zuten 90eko hamarkadan.

Bere garaian ospe handia lortu zuten Argiaren hiria , Arratsalde honetan , Atalaia edo Mariñelaren zai gaiek, besteak beste. Taldearen ibilera 1992an hasi zen eta urte bat beranduago Sorotan Bele izenburupean bere lehen diskoa kaleratu zuen Elkarren eskutik.

Errazkin taldeko musikagilea eta txirula-jotzailea izan zen. Taldearen bigarren albuma, Mundu hegian , 1994ean iritsi zen. Urte horretan bertan osasun arazo bat zela medio musikariak txirula jo-tzeari utzi zion.

Taldearen hirugarren eta azken diskoaren izenburua Jonen kezkak izan zen. Orain dela 12 urte Sorotan Bele taldekoek bere azken kontzertua eskaini zuten Irunen.

Sorotan Bele desegin zenean Errazkinek musikaren munduan jarraitu zuen ekoizle, moldatzaile eta soinu-teknikari lanetan. 1995ean Hirusta Records diskoetxea sortu zuen.

Urte bat beranduago Aixa musika esperimentaleko taldeari bizia eman zion Urbil Artolarekin batera, hau ere Sorotan Beleko kide ohia izandakoa.

bakarkako lanak Mikel Errazkinek bakarkako bost disko atera zituen: Bostak arte (1995), Azken Momentuan (1997), Beti Berandu (1999), Airnborn (2000) eta 10.0 (2005).

Azken urteotan musikariak beste proiektu batean parte hartu zuen. Garbiñe Insausti, Olatz Prat eta Oihana Lekuona abeslariek eta Mikel Errazkin, Xabi Lopez, Alaitz Telletxea, Josean Martin Zarko eta Juan Ezeiza musikariek folkeko Lantz taldea osatu zuten.

Iaz, bere lehen diskoa aurkeztu zuten eta aukeratutako izenburua Igaran gaiak izan zen.

Sorotan Belen, berriz, Gorka Sarriegi (ahotsa), Urbil Artola (gitarra), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Mikel Izulain (biolin) eta Itziar Amiano (teklatuak) eduki zituen bidelagun. >I.M.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |