Obrak bi hilabetez luzatuko dira, beraz Santakrutzetan ezingo da gune hau erabili
Birmoldaketaren helburu nagusia, autoen sarrera dela eta, erabat hondatuta dagoen lurzorua konpontzea da
Lezo. Goiko plazan egingo diren berritze lanak abuztuaren hasiko dira, Lezoko alkateak, Haritz Salaberriak, jakitera eman zuenez. Obrek bi hilabete iraungo dute eta helburu nagusia eremuko lurra konpontzea izango da. Bide batez, frontoia berritu eta kirol anitzetako pista bat egokituko dira.