Orotara, 65 urtetik gorako 118 pertsona eta beste 74 emakumezko elkarrizketatu dituzte
Urnieta. Urnietako landa eremuetan bizi diren 65 urtetik gorakoek eta emakumezkoek dituzten beharrak plazaratzen dituen ikerketa aurkeztu du Behemendi Donostialdeko Landa Garapen Elkarteak, Urnietako Gizarte Zerbitzuek eta INEMek. Bertan jaso dutenez, eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak falta dira landa eremuetako lau auzoetan, hots, Lategi, Ergoein, Goiburu eta Oztaranen.