Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria irabazi du

ohorezko aipamena jose mari iriondo BETERANOAK eskuratu du

Lander Arbelaitzek Kazetari Berria saileko saria eskuratu du

Xabier Usabiaga, ezkerretik bigarrena, beste saridunekin, atzo, Bastero Kulturgunean.argazkia: ruben plaza

juan g. andrés enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Xabier Usabiagak (Asteasu, 1969) Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eskuratu zuen atzo Bastero Kulturgunean egindako ekitaldi jendetsuan.

Epaimahaiak gipuzkoarraren "komunikazio gaitasuna" nabarmendu zuen eta berriak "zorrotz, zehatz eta aberats" ematen dituela nabarmendu. "Pasioa transmititzen du", adierazi zuten 2007ko ekainetik 2008ko maiatzera Berria egunkarian, Euskadi Irratia n zein Euskal Telebista n egindako lanei buruz. Epaimahaiaren ustez, Usabiagaren iri-tzien "aberastasuna aparta da" eta "kirol arloan egiten duen kazetari-tza moldea eredugarria da: azpimarratzekoak, gaiaren ezagutza harrigarria eta hizkuntzaz egiten duen erabilera biribila". Usabiagak diploma, Xabier Lakaren oroitikurra eta 9.000 euro poltsikoratu ditu.

ohorezko aipamena Bestalde, Jose Mari Iriondo kazetari beteranoak Ohorezko Aipamena lortu zuen. Epaimahaiak sarituaren ibilbidea "zinez oparoa" izan dela aitortu zuen eta "euskal kulturaren inguruan erakutsi duen jarrera bultza-tzailea" goraipatu. "Azpimarra-tzekoak dira Ez dok Amairu taldea bultzatzeko egindako izugarrizko lana eta bertsolaritzan eta trikitixaren zabalpenean egindako ibilbidea", ohartu zuten.

"Etxeko euskara etxetik kanpo egin zitekeela eta telebistan bertan ere aditu zitekeela sinestarazi zien euskaldunei. Gainera, Herri Irratia n euskaraz egiten lehenengotakoa izan zen", gaineratu zuten, "euskarazko kazetaritzarekiko konpromiso irmoa" azpimarratuz.

gaztea eta sari bereziak Epaimahaiaren Sari Berezia, diplomarekin eta 4.000 eurorekin hornitutakoa, Bizkaia Irratia eta Bizkaie! agerkari digitalari eman zioten, eta Lander Arbelaitz Mitxelenak Kazetari Berria ataleko saria lortu zuen, 2007ko ekainetik 2008ko maiatzera bitartean Argia astekarian argitaratutako hiru erreportajeri esker. Gazteak diploma eta 3.000 euro irabazi ditu.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |