Aurtengo IV. Liburu Azoka ostirala eta igandea bitartean izango da
Begoña Zabalak, Bea Ugartek, Maider Gonzalezek eta Marije Apokadak beren liburuak aurkeztuko dituzte
Azkoitia. Emakumeek idatzitako liburuak erosteko aukera izango dute asteburu honetan zehar Azkoitiko herritarrek. Udala eta emakume eta gizonezkoen berdintasunerako kontseiluak elkarlanean antolatutako IV. Emakumeen Liburu Azoka izango da ostiralean hasi eta igandera bitartean.