Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euskarazko kultur ekitaldiak antolatu dira Urretxuko tabernetan

'hordago txikira'ekimenaren helburua euskara, aisialdia eta gaztedia uztartzea da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Udalak herriko tabernetan ekitaldiak antolatu ditu, Lekaio kultur elkartearen eta tabernarien laguntzarekin. Hordago txikira izena duen programa Kultura batzordeak landu du euskara, gaztedia eta aisialdia uztartzeko. Abendua bitartean 12 emanaldi izango dira: ostegunetan, 22.00etan hasita.

Gorka Garmendia zinegotziak adierazi duenez, tabernariek "oso ondo" hartu dute proposamena. Urretxuko Udalak promozioa eta dirulaguntza eskainiko die. Hala tabernariek %25 bakarrik ordaindu beharko dute. Lekaiok berriz, eskaintza prestatu du.

Apirilean bi emanaldi izango dira: ostegunean Joseba Irazokik kon-tzertua eskainiko du Osaban eta 24an Belen Azkaratek ipuinak kontatuko ditu Zona Zeron. Maiatzaren 8an Mikel Markez eta Josu Zabala euskal musikaren bilakaerari buruz mintzatuko dira Laketen eta 22an Jonek kontzertua eskainiko du Foxen. Udako oporren aurreko ekitaldiekin bukatzeko, ekainaren 5ean Txus Aranburuk eta Mikel Perurenak musika eta poesia ikuskizuna eskainiko dute Zuhaiztin eta 19an Ander Eizagirreren diapositiba emanaldia izango da Motxen.

Oporren ondoren beste sei emanaldi izango dira. Irailaren 11n kantu txapelketako irabazleek Eire tabernan abestuko dute, urriaren 9an Eriz magoa Eguzkian izango da, urriaren 23an txotxongiloak izango dira Gaztelekun, azaroaren 13an Urko Menaiak abestuko du Floridan, azaroaren 27an Oihulari Klown taldearen ikuskizuna izango da Krak tabernan eta abenduaren 18an Urretxu eta Zumarragako Xamber hirukoteak kontzertua eskainiko du Fer's tabernan. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Ostegunean, 22.00etan, Joseba Irazoki abeslariak kontzertua eskainiko du Osaba tabernan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |