
Irati Jimenez Uriarte.argazkia: n.g.
donostia. Zenbait lehiaketetan nolabaiteko eskarmentua du Barakaldon bizi den bizkaitarrak. 2006. urtean Irati Jimenezek (Bermeo, 1977) Agustin Zubikarai nobela laburren sariketa irabazi zuen Bat, bi, Manchester izeneko lanarekin, eta iazko akzesita eskuratu zuen Igar- tza sarian. Azken urteotan, Euskadi Irratiko albistegietan aritu da kazetari gisa. Laranja azalaren negarra ipuinak garaipena eman dio.
Zertaz idatzi nahi izan zenuen?
Neskato baten transformazioaz ida-tzi nahi nuen. Protagonistak bidaia egiten du umezarotik heldutasunera. Eta pauso hori sinbolizatzeko amonarekin duen harremanaz baliatu nintzen. Ipuina idazteko, gainera, neure esperientziak banpirizatu ditut.
Emakumea da, beraz, protagonista.
Bai. Barne munduari begira bizi den emakumea da eta bidaia barrutik kanporaino egin behar du. Badakit arraroa dela, baina ipuin sinbolikoa eta laburra da, orrialde gutxikoa.
Ipuinaren titulua ederra da benetan.
Laranja metafora gisa erabili dut. Neskatoa argaltzen da eta kanpoko mundutik babesten duen geruza galdu egiten du. Laranjaren azalaren azpian ura dago, eta hori da negarra.
Zeintzuk dituzu ipuin idazle gogokoenak?
Ziur nago nire belaunaldiko idazle eta irakurle gehienek gauza bera erantzungo luketela asko pentsatu gabe: Julio Cortazar. Nik irakurri ditudan ipuin idazle guztien artean bera izan da nire literatura unibertsoa gehien astindu duena. Horrez gain, Cortazar eta nire aita oso lotuta daude nire buruan, Cortazarren ipuinak aitak deskubritu eta erakutsi zizkidalako. >j.g.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902