Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Altza eta Larratxoko liburutegiek ipuin irakurketak eskainiko dituzte aste honetan ere

ekitaldiak 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta sarrera doakoa da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIa. Altza eta Larratxoko liburutegiek txikienei zuzendutako ekitaldiak prestatu dituzte aste honetarako. Oraingo honetan ere, euskarazko ipuinen irakurketa eskainiko dute. Saioak 3 eta 5 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta daude.

Bihar, 17.30etik aurrera, proposamena Casares Tomasene kultur etxean izango da. Bertara gerturatzen direnek Xirula, xiruli, ipuinak gutxienez bi! lana entzuteko aukera izango dute.

Ostegunean, berriz, ekitaldia Larratxoko liburutegian izango da. Saioa 18.00etan hasiko da eta Kolorin kolorete, ipuinak datoz tente! izeneko istorioa eskainiko diete kultur gunean biltzen direnei.

Bi egunetan sarrera doakoa izango da. Ipuin irakurketak urte osoan zehar auzoetako kultur etxeetan egiten ari dira. Donostia Kulturak antolatutako ekimen honek gaztetxoenei programa zabala eskaintzeaz gain, euskaraz idatzitako lanen irakurketa du helburu. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADEuskadi
SAN FERMÍN
Un cartel del donostiarra Ángel Blanco anunciará las fiestas de este año
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |