Trenbidea eusten duen horma kendu eta beste aldera igarotzeko zubi irekia jartzea aurreikusi dute
Oiartzun. Arraguako EuskoTreneko geltokia berritu eta bidea zabaltzeko hitzarmena sinatzea onartu zuen asteazken arratsaldean Oiartzungo Osoko Bilkurak. Erabaki hau aho batez hartu zen. Egun, Topo trenbidea eusten duen hormak auzoa erditik banatzen du. Oztopo arkitektoniko bat suposa-tzen du, beraz.