EHE k aurkeztu eta herriko 42 eragilek babestutako mozioa aho batez onartu dute
Xedea hizkuntzaren nagusitasuna bermatuz, Udala bere komunikazio tresnetan euskara hutsez funtzionatzea da
oiartzun. Udalak UEMAren (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) euskararen normalizazioa eta hizkuntz eskubideak defendatzeko jarraitzen duen filosofia edo irizpideak beteko dituela erabaki zuen Oiartzungo Osoko Bilkurak.