Eraikinak lau logelako ostatua eta gela multianitza ditu barnean
500.000 euroko kostua izan duten obrek, bi urtez iraun dute eta bi fase ezberdinetan burutu dira
mutiloa. Bi urtez obretan jardun ostean, udaletxe berritua inauguratu zuten atzo Mutiloan. Lanak hilabeteotan bi fase ezberdinetan egin behar izan dira. Lehenengo, taberna eta jatetxea eraberritu ziren eta azkenik hiru solairuak.